WASHINGTON. Donald Rumsfeld AEBetako Defentsa idazkari ohia zendu zen atzo, 88 urterekin. Haren sendiak jakinarazi zuenez, Mexiko Berriko Taos hiriko etxean hil zen. Bi alditan izan zuen kargu hori Rumsfeldek: 1975 eta 1977 artean Gerald Forden presidentetzan, eta 2001 eta 2006 artean George W. Bushenean. Bigarren aldi horregatik egin zen ezagun Rumsfeld, Irakeko inbasioaren sustatzaileetako bat izan zelako.
Dick Cheney presidenteordearekin batera, Bushen exekutiboko belatzenliderra izan zen Rumsfeld. Hura izan zen 2003an Irak inbaditzeko justifikaziotzat herrialde horrek suntsipen handiko armak zituen gezurra erabiltzearen erantzule nagusietako bat. Gobernua utzi ondoren ere eutsi zion gezur horri.
Donald Rumsfeld AEBetako Defentsa idazkari ohia hil da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu