Irakeko okupazioaren ondorena
Dozena bat lagun baino gehiago zauritu dira Kerbalan, meskita xiita baten alboan izan den leherketan
Dozena bat lagun baino gehiago zauritu ziren atzo gauean Kerbala hirian, Abas Imanaren mausoleoaren aurrean izandako leherketa baten ondorioz. Lekukoen arabera, bonba-auto batek eragin du eztanda, eta helburua meskita xiita horren aurka jotzea zela esan dute iturri horiek. Zaurituen artean ez dago ez AEBetako soldadurik ezta Irakeko poliziarik ere. Atzo arratsaldean beste bonba-auto bat eztandarazi zuten Bagdad erdigunean, eta 23 lagun hil ziren.
Xiiten meskita eta santutegiak erresistentzia armatuaren helburu bilakatu dira Irakeko okupazioa amaitu zela iragarri zutenetik. Xiiten aurkako erasorik odoltsuena abuztuan gertatu zen, Ali en Nayaf Imanaren mausoleotik gertu, eta orduan ehun lagunetik gora hil ziren, tartean, Mohamed Baqr al Hakim, politikari xiita ezagunena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu