Segurtasunerako Zerbitzu Federaleko iturrien arabera, itolarria, takikardiak, eztul handia eta gorputz osoko ondoeza zuten gasa arnastu dutenek.
Goizeko hamaika eta erdiak aldera (10:30 Euskal Herrian) lehertu da merkaptan anpulua Maksidom kateko Mosku hiribideko saltokian, eta gutxienez 78 pertsona toxikatu dira. Gerora, tenporizagailuekin lehertzeko prestatutako anpuluak topatu ditu Poliziak kate bereko beste lau saltokitan.
Interfax agentziak zabaldu duenez, gertakari hori argitzeko prozedura zabalduko da hurrengo orduetan, "bandalokeriagatik". Beraz, beste helburu batzuek lituzketen erasoen aukera baztertu dute Errusiako segurtasun buruek.
Errusia
Dozenaka lagun toxikatu dira gas bat arnastuta San Petersburgoko merkataritza gune batean
Maksidom kateko saltoki handi batean dozenaka lagun zaritu dira San Petersburgon (Errusia), gas toxiko bat arnastuta. Hiriko Fiskaltzak agertu duenez, gutxienez 78 dira zaurituak, eta merkaptana da toxikatu dituen gasa; hau da, gas naturala urrintzeko erabiltzen den sustantzia. Hain justu, saltokian gas horrekin betetako anpulu bat leherrarazi dutela zehaztu du. Kate bereko beste lau saltokitan tenporizagailuekin lehertzeko prestatutako merkaptan anpuluak aurkitu dituzte. 78 zaurituetatik 54k dagoeneko jaso dute senda agiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu