Bologna hiritik gertu ehundik gora lagun zauritu ziren atzo, tren bat bidetik irtenda. Goizeko 08:15 aldera gertatu zen istripua: trenak okerreko bide batetik sartu eta haren amaierako horma jo zuen. Biktima gehienek zauri arinak egin zituzten, eta larriagoak soilik 10ek. Oraindik ez da argitu ezbeharra akats tekniko batek eragin zuen edo gidariaren hutsa izan zen. Lucia Musti fiskalak esan zuenez, giza akatsa zen hasierako hipotesia. Trenitalia konpainiaren arabera, 250 bidaiari zeramatzan trenak; gehienak, ikasleak. Poretta Terme herritik Emilia Romagnara zihoan. giorgio benvenuti / efe
Dozenaka zauritu tren istripu batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu