IRLANDA

Dublingo hilketa bat bere gain hartu du Jarraipeneko IRAk

Ostiralean hil zuten David Byrne Irlandako hiriburuko hotel batean.

2016ko otsailaren 8a
18:06
Entzun

BBCra eginiko dei batean hartu du Jarraipeneko IRAk bere gain ostiraleko erasoa, eta agindu du eraso gehiago egingo dituela "trafikatzaileen eta delitugileen" aurka. Erasoan, gizonezko bat hil eta beste bi zauritu zituzten.

Irlandako Poliziak uste du gutxienez sei lagunek hartu zutela parte Regency Hoteleko erasoan, eta AK47 fusilak zeramatzatela hiruk. BBCra deitu duenak azaldu du Alan Ryanen hilketan nahastuta egoteagatik hil dutela Byrne. Ryan Benetako IRAko kidea zen, eta 2012ko irailean hil zuten Dublinen.

"Nahiz eta [Ryan] ez zen gure erakundeko kide, ez dugu onartuko trafikatzaileek eta gaizkileek errepublikarrei eraso egitea", adierazi diote BBCri: "Hau ez da ekintza bakana izango".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.