Sute handi batek inguratuta eta erretzeko arriskuan egon da hainbat orduz Dubrovnik (Kroazia), baina suhiltzaileek agertu dutenez, dagoeneko kontrolpean dute sua. Hala ere, erne jarraitzen dutela erantsi dute, badaezpadako neurri guztiak hartuta.
Adriatikoko perla esaten diote Dubrovniki, ederra delako, eta historia oparoak mendetan eta mendetan utzitako arrastoak bizi-bizi agertzen dituelako. Unescok gizadiaren ondare izendatu zuen 1979an eta erabakia berretsi 1994an.
90eko hamarkadaren hasieran gerra jomuga izan zen Kroaziaren independentziarn aurka oldartu zen armada serbiarrarentzat. Sute honek garai hartako irudiak ekarri dizkiela gogora agertu dute gaur Dubrovnikeko bizilagunek.
Suhiltzaileek eta larrialdi taldeetako kideek ez ezik, biztanleek eta turistek ere parte hartu dute itzaltze lanetan.
Mundua
Dubrovnik inguruko sutea kontrolpean
Garrek arriskuan jarri dute Unescoren arabera gizadiaren ondare den Kroaziako hiria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu