Europa suntsituko zuen gerra 1914ko uztailaren 28an lehertu zen, duela ehun urte. Hilabete lehenago Gavrilo Princip serbiar nazionalistak Frantzisko Fernando austriarra eta haren emazte Sophie Chotek hil zituen, Austria-Hungariako Inperioari serbiar nazionalistez mendekatzeko behar zuen aitzakia emanez. Bi estatuen arteko gatazka izan behar zuena, ordea, gerra orokor bilakatu zen aste gutxian. Iza n ere, garai hartako inperio handien arteko aliantzek bitan banatu zuten munduko mapa.
Guda "azkarra eta azkena" izango zela uste izan zuten orduko agintariek. Oso oker zeuden, ordea. Teknologia eta baliabide aldetik parekatuta zeuden bi taldeak, eta horrek amaigabea zirudien gerra bat hasi zuen.