Dugganek arma bat zuen, baina ez zion tiro egin Poliziari

2011ko abuztuaren 10a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean Mark Duggan tiroz hil zutenetik, gizona armaturik zegoela zabaldu du Poliziak. Polizien hasierako bertsioaren arabera, Dugganek tiro egin zien lehendabizi —autoko zati batean jo zuen balak—, eta horregatik erantzun zuten poliziek. Orain, ordea, hankaz gora geratu da kontakizun hori. IPCC Poliaren Kexen Batzorde Independientearen ikerketaren arabera, Dugganek ez zuen tirorik egin. Gertaeren lekuan aurkitu zuten arma aztertu dute, eta azken orduetan pistola horrek ez zuela balarik jaurti ondorioztatu dute. Are gehiago, polizia autoa jo zuen bala beste polizia baten pistolakoa dela uste dute. Dena den, proba gehiago egingo dituzte ziur izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.