MUNDUA

Durao Barrosok Masi erantzun dio ez dagokiola Kataluniako erreferendumaz hitz egitea

Kataluniako Gobernuko presidenteak idatzitako gutunari ihardetsi dio Europako Batzordeko presidenteak.

Jose Manuel Durao Barroso. JULIEN WARNAND, EFE
2014ko urtarrilaren 8a
13:03
Entzun

Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak gutun bat igorri zien Europako Batasuneko estatu kideetako agintariei eta EBko ordezkariei, Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteari tartean. Gutun horretan, azaroaren 9an erreferenduma egiteko asmoa azaldu zien, eta prozesua burutzeko babesa eskatu.

Durao Barrosok erantzun dio Masi, gaur Olivier Bailly Europako Batzordeko bozeramaileak azaldu duenez. Sei lerrotan, erantzun dio ez duela auziaz hitz egiteko eskumenik, Espainiako barne arazoa delakoan. Durao Barrosok eskerrak eman dizkio Masi gutuna igortzeagatik, eta azaldu dio ez dela Europako Batzordearen lana "erreferendumen antolaketaz eta gertaera politikoez iritzia ematea". Hori "estatu kideen eztabaida nazionalari eta egoera juridikoari" dagokiola gaineratu du.

"Egoera horrek Europako zuzenbidean izango lituzkeen ondorioez, jada aurretik esandakoari eutsi dio presidenteak", esan du Baillyk, nahiz eta hitz horiek ez dituen errepikatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.