ekialde hurbila

EBk 7.000 soldadu gehiago bidaliko ditu Libanora

Europako Batasunak Libanora bidaltzeko 7.000 soldadu gehiago eskaini ditu gaur 25 atzerri ministroek Bruselan egin duten ezohiko bileran. Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia “oso pozik” agertu da Europak egindako eskaintzarekin.

2006ko abuztuaren 25a
19:55
Entzun
NBEren bake armadan parte hartzeko 5.600 eta 7.000 soldadu artean bidaliko ditu Europak Libanora. Kofi Annan EBko atzerri ministroekin bildu da Bruselan gaur arratsaldean eta albistearekin baikor agertu da Annan. Nazioarteko 15.000 lagunek osatutako ejerzitoa “sendoa” dela iritzi dio. Frantziaren gidaritzapean datorren astean hasiko dira tropak Libanora bidaltzen eta otsailean Italia izango da buruzagi. Hezbolaren inguruan, hura desegitea ez dela NBEren erantzukizuna izango nabarmendu du.

Bestalde, Libanon nazioarteko indarra hedatzeko baldintzak ezarri ditu Israelek. Tel-Avivekin harreman diplomatikorik ez duten herrialdetako tropak ez dituela Libanon onartuko esan du. Hala ere, Asiako estatu musulmanetako armadak Libanora igortzearen alde agertu da Annan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.