EBk «argibide gehiago» eskatu dizkio Mayri

2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak atzo jakinarazi zuen ofizialki zein neurri proposatuko dituen brexit-aren ondoren Erresuma Batuan bizi diren EB Europako Batasuneko herritarrentzat.50. artikulua aplikatzen hasi zen egunaren —aurtengo martxoaren 29aren— eta EB uzteko egun ofizialaren —2019ko martxoaren 29aren—arteko egun bat aukeratuko dute erreferentziatzat, eta Erresuma Batuan bost urte baino gehiagoan bizi izan direnek eskubide guztiak bermatuak izango dituzte. Urte gutxiago daramatzatenek ere aukera izango dute baimena lortzeko. Irlandako Errepublikako herritarrei bi estatuen arteko akordioak aplikatuko zaizkie. Michel Barnier EBko negoziatzaileak «argibide eta berme gehiago» eskatu dizkio Mayri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.