EBk bilera hasi du, energia berriztagarriei eta nuklearrari buruzko desadostasunekin

Estatuak ados daude 2020rako CO2 emisioak %20 gutxitzearekin, eta gaur onartzea espero da

2007ko martxoaren 9a
00:00
Entzun
Energiari buruzko plana hitzartzeko goi-bilera egiten ari dira EB Europako Batasuneko 27 herrialdeak Bruselan (Belgika). Eztabaidarik ez da falta. Eztabaida iturri bat da energia nuklearra «iturri garbi» gisara hartu behar den. Eztabaidarako motibo da, halaber, Bruselan derrigorrez behartu behar diren herrialde guztiak 2020rako energiaren %20 iturri berriztagarrien bidez lortzera. Denek ez dute begi onez ikusten.

Energia berriztagarriak garatzeko egitarauak sustatu beharra nabarmendu zuen atzo bileran Alemaniako kantziler Angela Merkelek. Frantziak eta EBn sartu berriak diren ekialdeko Europako herrialde batzuek --Polonia,eta Txekia-- iritzi diote, ordea, energia, berriztagarriak ez direla berotegi efektuaren aurka egiteko baliagarri diren bakarrak. Parisek, esaterako, azpimarratzen du energia nuklearrak CO2 gasgutxi sortzen duela eta, «karbono ehuneko gutxi dituzten energiak garatzeko» plan batean sartzea zegokiola, energia berriztagarriekin batera.

Iritzi eta ikuspegi hauei erabat arbuio diote, aldiz, energia nuklearra garatzearen aurka diren herrialde batzuek, hala nola Irlandak edo Austriak. Alemaniak berak ere energia nuklearretik irteteko egitarau bat dauka martxan. «Nuklearra energia ekologiko bat dela aldarrikatzeaguztiz ganorabakoa litzateke», adierazi zuen atzo Austriako kantziler Alfred Gusenbauerrek, eta gehitu: «EBk munduari zabalduko liokeen mezu txar bat izango litzateke, zeren eta, nuklearra ez baita klima aldaketari aurre egiteko erantzun egoki bat». Ildo beretik, Alemaniako Berdeek zabaldu berri duten oharra: «Nuklearra eta energia berriztagarriak parekatzea guztiz salagarria da».



AKORDIO BIDEAN. Gainerakoan aurreikuspenak beteko direla dirudi; EB Europako Batasuneko estatu eta gobernu buruek berotegi efektua eragiten duen CO2 gasen isuriak 2020 urterako gutxienez %20 --1990eko erreferentziekin alderatuz-- murrizteko planaren inguruan bat egin dute, eta gaur hori onartzea espero da. Isuriak %30 murrizteko konpromisoari ere bidea irekita utziko dio testuak, baina horretarako «beste herrialde garatu batzuek antzeko murrizketa helburuak»betetzen hasi beharko lukete.

«Bide egokia erakusteko gai izango garen neurrian, besteak konbentzitzeko eta konpromisoan sartzeko gauza izango gara» adierazi zuen atzo Angela Merkelek, Bruselako goi bilerako hizketaldiei hasiera ematean. Berlinek darama EBren txandakako presidentetzadatorren ekaina arte, eta Angela Merkelek klima aldaketaren kontrako oinarriak jartzeko baliatu nahi du agintea. Europako Batasunak argi du jomugatzat daukala 2012. urtean epemugara iritsiko den Kyotoko hitzarmenaren segida hartuko duen nazioarte akordio batean Ameriketako Estatu Batuak ere konprometitzea. Ildo beretik, EBk nahiduitun honen sinatzaile izatea berandu baino lehen Txina, India eta Brasil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.