Mugako guardiek diotenez, Andijotik 50 bat kilometrora dagoen Korasuv hirian, gobernuaren egoitzak okupatu dituzte gaur, eta poliziaren kontra eraso egin dute. Uzbekistan eta Kirgizistanen arteko mugatik oso gertu dago hiri hori.
Bien bitartean, Kirgizistan aldera ihes egiten ari dira hainbat uzbeka. Berri agentzien arabera, 4.000 inguru dira istiluetatik alde egin nahi dutenak.
Uzbekistan
EBk egoera konpontzeko deia egin die aldeei
Atzo abiatutako matxinadak aurrera jarraitzen du Uzbekistanen. Andijon hildakoak zenbat diren zehatz jakiterik ez dago. Hainbat giza talderena arabera, Armadak 300 zibil hil zituen. Uzbekitango presidente Islam Karimovek, berriz, 10 militar eta "askoz errebelde gehiago" hil zirela dio. Matxinadak aurrera jarraitzn du, eta milaka lagun herrialdetik ihesi doaz. Europako Batasunak, "odol gehiago isuri gabe" egoerari "berehala" buelta emateko deia egin die aldeei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu