"Auzipetu bakoitzaren aurkako karguak ez dira argiak, jarraitutako prozedurek ez dituzte betetzen ohiko prozesuen estandarrak eta epaiak neurriz kanpokoak dira lotsagabeki". Egiptoko agintariei dei egin die Catherine Ashton EBko diplomaziaburuak auzipetuei epaiketa "justu eta puntuala" egin diezaieten, nazioarteko estandarrak errespetatuz; senideekin eta konfiantzazko abokatuekin kontaktatzen utz diezaietela ere eskatu die.
Hauteskundeetarako hilabete falta dela, Miniako Zigor Auzitegiak heriotza zigorra ezarri zieten Anaia Musulmanen 720 kideri. Bi auzitan eman zituen epaiak. Batean, 683 kideri, Mohamed Badie buruzagi gorena eta Saad Katatni parlamentuko presidente ohia tartean zirela; bestean, heriotza zigorra ezarria zieten 520 kideetatik 37ri berretsi zieten, eta gainontzekoei 25 urteko espetxe zigorra ezarri zieten.