EBk gaitzetsi egin du Kosovoren jarrera

Pristinak Polizia bidali zuen Serbiako mugara, hango produkturik ez dela inportatzen ziurtatu ahal izateko

Erredakzioa
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Europako Batasunak ez du begi onez ikusi Kosovok polizia hedatzea Serbiarekin duen mugan, eta negoziazio mahaira buelta daitezen eskatu die bai Kosovori, bai Serbiari.

Asteazkenean Serbiako produktuak inportatzea debekatu zuen Kosovok, hara esportatzea debekaturik duelako. Eta debekua betetzen dela ziurtatzeko, Serbiarekiko mugara polizia bidali zuen. Mugako igarobide baten kontrola erraz hartu zuen poliziak. Bigarrenaren kontrola hartzean, ordea, arazoak izan zituzten, eta polizia bat larri zauritu zuten tiroketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.