Iraultza herrialde arabiarretan

EBk petrolioa inportatzea debekatu dio Siriari

Europako Batasuneko Kanpo ministroak gaur eta bihar bilduko dira hainbat gairen inguruan adostasuna lortzeko: Libiako mandatari berriei eman beharreko babesa, Siriako erregimenari egin beharreko presioa eta Palestinak NBEan independentzia aldarrikatuko balu hartu beharreko jarrera.

2011ko irailaren 2a
16:57
Entzun

Siriako petrolio inportazio guztiak debekatzeko neurria hartu dute gaur hasi eta bihar arte bilduta eongo diren Europako Batasuneko Kanpo ministroek. Bachar al Asaden erregimenari presioa egiteko neurri bat da hau, baina ez da hartutako erabaki bakarra izan. Lau pertsona eta hiru enpresa gehiagori ezarri die Europako herrialdeetara bidaiatzeko debekua eta guztien ondasunak izoztu dituzte.

Kanpo ministroen bilera honetan Libiako mandatari berriei EBk eman beharreko babesa zehazten ere saiatuko dira eta Palestinak NBEan independentzia aldarrikatuko balu EBk hartu beharreko jarreraz ere arituko dira.

Libiako Trantsiziorako Kontseilu Nazionalari bultzada

Libiako kasuari dagokionez, EBk babesa eman nahi dio Trantsiziorako Kontseilu Nazionalari, herrialderi normaltasun apur bat ekar diezaion eta benetako sistema demokratiko bat ezar dezan. Horretarako lehenego urratsa atzo aurkeztu zuten, Europako Batasunak Libiako 28 petrolio, banku eta portu enpresaren aurka ezarritako zigorrak bertan behera utziko dituela iragarri zuten. "Gure helburua Libiako behin-behineko Gobernuari eta herritarrei baliabideak eskaintzea da eta ekonomiak berriz ere funtzionatu dezan laguntzea", azaldu zuen EBko Kanpo Gaietarako arduradun den Catherine Ashtonek. Neurri hau gaur jarriko da indarrean, berria EBko Egunkari Ofizialean kaleratzen nean;  honen bidez 28 enpresa horiek EBko eremuan dituzten ondasunak desblokeatu ahalko dituzte. 

Epe motzera begira EBk laguntza humanitarioa bidaliko duela ere agindu du. 

Eztabaida hauek atzo Parisen egindako konferentziari jarraipenak emango diote. Munduko potentziak Frantziako hiriburuan bildu ziren atzo Libiaren etorkizunaz eta Nazio Batuen Erakundeak etorkizun horretan izangoduen paperaz hitz egiteko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.