MunDUA

EBko presidenteak ere utzi egin du arrazakeriaren kontrako NBEren goi bilera

Txekiar Errepublikak batzarrean ez jarraitzea erabaki du, atzo Iranek arrazista deitu ziolako Israeli. Atzo bertan Europa Batasuneko hainbat ordezkarik laga zuten bilera.

2009ko apirilaren 21a
13:27
Entzun
Mahmud Ahmadinejad Irango presidenteak atzo arrazakeriaren kontrako Nazio Batuen Erakundearen (NBE) goi bilerako lehen egunean Israeli "arrazista" deitu izanak gaur ere utzi du arrastorik, Txekiar Errepublika Europa Batasuneko (EB) txandakako herrialde presidenteak utzi egin duelako batzarra.

Atzo EBko hainbat ordezkarik utzi zuten bilera, Ahmadinejaden salaketa entzun ondotik.

Gonbidatuen artean Iran dagoela ikusita, bilerari boikota egin zioten hasieratik Ameriketako Estatu Batuek, Israelek, Australiak, Poloniak, Italiak, Herbehereek, Kanadak, Zeelanda Berriak eta Alemaniak.

Israelen "basakeria" eta "errepresio politika" salatu zituen Irango presidenteak, eta kargu hartu zion NBEri, Gazako "gerra krimenak" ikusita isilik gelditzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.