Turkia

EBn sartzeko prozesua desblokeatzen saiatuko da Turkia Zipreri portua eta aireportua irekita

2006ko abenduaren 7a
17:24
Entzun
Turkiak portu bat eta aireportua irekiko ditu Ziprerentzat, horrela Europar Batasunean (EB) sartzeko prozesua desblokeatuz. Hala azaldu du EBko presidentzian dagoen Finlandiako Gobernuaren ordezkari batek.

Turkiak ez du baieztatu berria, baina egia izatekotan, EBn sartzeko prozesua desblokeatzeko pauso garrantzitsua emango luke Ankarak. Atzo bertan eman zion berria Turkiak EBri. Hain justu, EBk atzo aztertu behar zuen Turkia bertako kide izateko prozesua.

Turkiak ez zizkiok Zipreri atek ireki nahi, eta horregatik, kolakan zegoen EBn sartzeko prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.