Osasuna

Ebolaren izurritea amaitutzat jo du OMEk

Gaitza zabaltzea eragotzi dutela dio Osasunaren Muduko Erakundeak, hura Afrika mendebaldetik hedatzeko kateak etenda daudelako.

jarraia118573.jpg
Oihana Elduaien Uranga.
2016ko urtarrilaren 14a
07:34
Entzun

Gaitzaren kasu berriak oraindik ere ager daitezkeen arren, bi urtez Afrika mendebaldean zabaldu den izurritea amaitutzat eman du OME Osasunaren Munduko Erakundeak. Rick Brennan emerjentzia planetarako zuzendariak esan duenez, "geldituta daude gaitza zabaltzeko bide guztiak". 2013an agertu zen gaitza, eta ordudanik ez zuten lortu zabaltzeko hartzen ari zen bideak etetea. Orain, lortu dutela diote.

Hala ere, alertan egon behar dela nabarmendu du OMEk, gaitzaren kasu berriak ager baitaitezke. Izan ere, 2015ean ere Libian izurritea amaitutzat jo zuten, baina, gerora, birritan berpiztu da gaitza. Gaur bete da gaitza izateko arriskuan zegoen azken lagunaren 42 eguneko inkubazio epea, eta ez dagoela gaixo frogatu dute. Liberian, Ekuatore Ginean eta Sierra Leonan zabalduta egon da izurritea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.