EBko Justizia Auzitegiko abokatuak epaileei gomendatu zien arrantza akordioa legez kanpokotzat izendatzeko, baina horiek ebatzi dute indarrean jarrai dezakeela. Hori bai, Mendebaldeko Saharako urak kanpoan utzi beharko ditu. "Kontuan hartuta Mendebaldeko Sahararen lurraldea ez dela Marokoko Erresumaren parte, haren inguruko urak ez dira Marokoko arrantza eremuaren parte", adierazi dute epaileek. Auzitegiak zehaztu du akordioan ez dela arrantzarako muga zehatzak dituen eremurik aipatzen, baina, "Marokoko arrantza eremua" espresuki aipatzen duenez, erabaki dute horrek kanpoan uzten duela Mendebaldeko Sahara.
Marokok aitzineko egunetan ohartarazi du akordioa legez kanpokotzat joz gero "ondorioak" edukiko lituzkeela EBrekin duen harremanean.