Amagoia Gurrutxaga Uranga.

EBri begira emango dute boza montenegroarrek

2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Montenegron legebiltzarrerako hauteskunde eguna dute gaur. 514.000 herritar daude boza ematera deituta, 81 diputatu aukeratzeko. Datozen lau urteetarako gobernua osatuko da emaitzen ondorioz. Milo Diukanovitxen DPS Alderdi Demokratiko Sozialista dago egun agintean, eta alderdi horrexek gidatzen du Montenegro Europarra, hauteskunde hauetarako osatu den koalizioa. Inkesten arabera, herritarren %47,2ren babesa dauka. Beste koalizio bat du arerio nagusia: Fronte Demokratikoa.

Herritarren %20, lanik gabe

EBn sartzeko negoziazioak itxiko ditu gaurko hauteskundeetatik sortuko den gobernuak. Montenegroko txanpona euroa da, eta herrialdeko ekonomiaren gorakada geldotzen ari da azkenaldian. Herritarren %20 lanik gabe daude, eta batez besteko soldata 484 eurokoa da.

Jugoslavia desegin ostean, montenegroarrek Serbiarekiko independentzia aldarrikatu zuten 2006an, independentistek urte hartako maiatzean sezesioari buruzko erreferenduma irabazi ostean. Lau urte lehenago esana zien EBko kanpo arazoetarako ordezkari nagusiak, Javier Solana espainiarrak, independentziaren inguruko erreferenduma egiten bazuten ahazteko Batasunarekin. 2010eko abenduan, Bruselak EBn sartzeko hautagai egin zuen herrialdea. Montenegroko Gobernua ekainean hasi zen horretarako negoziazioetan Batasunarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.