"IAEAk ezarritako zigiluak kendu ditugu, eta ikerketa lanak hasi ditugu berriro", adireazi du Saidik. Joan den urtarrilaren 3an jakinarazi zion Iranek IAEAri berriro ikerketa nuklearrak abiatzeko asmoa zuela, eta erakunde horri eskatu zion begiraleak bidal zitzala prozesua behatzeko.
Nolanahi ere, Teheranen iragarpenak haserre eta kezka handia piztu zuen nazioarteko komunitatean, batik bat, EBn eta AEBetan. Washingtonek aspaldian mehatxu ugari egin dizkio Irango erregimenari. EBk, berriz, oharrarazi dio bide horretatik jarraituz gero zigorrak hel daitezkeela, nahiz eta oraingoz halako neurrien berririk ez dutela sumatzen erantsi.
IAEAk ere kezkaz hartu du Iranen erabakia. Mohamed El Baradei IAEko buru eta iazko Bakearen Nobel saridunak Teherani adierazi dio nazioarteko komunitate guztia pazientzia galtzen ari dela.
Iranek 2003 amaieran utzi zituen bertan behera ikerketa atomikoak, "borondate oneko" keinu gisa. Orduan, orain baino agintari Mendebalde zalegoak zeuden agintean.
Iran
EBri eta AEBei aurre eginez, ikerketa nuklearrei ekin diela berriro baieztatu du Iranek
Mohamed Saidi Irango Energia Atomikoaren Erakundeko zuzendariordeak jakinarazi duenez, IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ikerketa nuklearrerako zentroetan jarritako zigiluak hautsi eta ikerketa horiei ekin diete berriro. Hala, EB Europako Batasunak eta AEBek egindako ohar eta mehatxuei aurre egin die Teheranek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu