Mundua

EBri negoziatzeko aukera eman diote AEBek Iranen kontrako zigorrak erabaki aurretik

Programa nuklearrarekin aurrera jarraitzeko asmoa duela berretsi zuen atzo Iranek, NBEk proiektua bertan behera uzteko epea amaitu arren. Ondorioz, herrialde hari zigorrak ezarri nahi dizkiete AEBek. Nolanahi ere, EB Europako Batasunak datorren astean egingo duen negoziazio saioaren emaitzen zain egongo da zigorrak bultzatzen hasi aurretik.

2006ko irailaren 1a
15:24
Entzun
Hala iragarri du bart John Bolton AEBen NBE Nazio Batuen Erakundeko ordezkariak. Segurtasun Kontseiluan zigorrak bultzatzen hasi aurretik EBren ahalegin diplomatikoek emaitzarik duten zain egongo direla ziurtatu du.

Dena den, Teherango Gobernuak aurrera daraman programa nuklearraren helburua armak egitea dela argi dutela adierazi du Boltonek, eta, ondorioz, dagoeneko prestatzen ari direla Segurtasun Kontseilurari proposatuko dizkioten zigor neurriak.

EBk, berriz, Iran ez dela hari programa nuklearraren auzi hori konpontzeko bideak jartzen iritzi dio gaur. "Zoritxarrez, Iranek erakutsi du oraingoz behintzat ez duela auzi nuklearrean laguntzeko asmorik, eta argi dago halako gai garranzitsu batean nazioarteko komunitateak ezin duela begira geratu", adierazi du Benita Ferrero-Waldner EBkoKanpo Politikako arduradunak. Hala ere, zailtasun horien gainetik, beren helburua irtenbide diplomatikoa lortzea dela erantsi du, eta ez du zigorren aukera aipatu nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.