Aurreikuspenen kontra, Erresuma Batuko Alderdi Laboristako kideek 40 urteko Ed Miliband hautatu dute beren buruzagi izateko haren anaia zaharrago David Milibandekin lehia estuan. Asteazkenean itxi zituzten botoa emateko ontziak, eta guztiak zenbatuta gaur eman dute emaitzaren berri.
Bost hautagai lehiatu dira Alderdi Laboristaren Idazkaritza Nagusia eskuratzeko, Andy Burnham, Ed Balls, Diane Abbot eta David eta Ed Miliband anaiak. Baina inkesten arabera, azken bi horiek ziren barne hauteskunde lehia irabazteko faboritoak. Hala ere, aurreikuspenek Davidi ematen zioten abantaila azken unera arte.
David Milibandek 45 urte ditu, Atzerri ministro ohia da, zentrismoan kokatzen da eta Tony Blairren ondorengotzat jotzen dute. Alderdiaren aparatuaren babesa izan du. Haren anaia Ed Milabandek, berriz, 40 urte ditu, energia arloko arduraduna da alderdian eta anaia baino ezkerrerago kokatuko litzateke. Gordon Brownen eta sindikatuen babesa jaso du.
Mundua
Ed Miliband Erresuma Batuko laboristen buruzagi
Azkenean, bi anaien artean gazteena eta ezkerrekoena hautatu dute Gordon Brownen ondorengo izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu