Eduardo Torres-Dulce Espainiako Auzitegi Goreneko fiskala izango da Espainiako fiskal nagusi berria, karguan Candido Conde-Pumpido ordezkatuta. Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak proposatuta eta gobernuak onartuta ariko da lan berrian Torres-Dulce.
61 urte ditu, eta ildo kontserbadoreko kidea da. Sevillan, Guadalajaran eta Madrilen aritu izan da beharrean. 1985etik 1999ra Auzitegi Konstituzionaleko fiskala izan zen, 1996tik 2000ra Fiskaltzako idazkaritza teknikoko burua, 2000an Fiskaltzaren Kontseiluko kide izendatu zuten eta urte beretik Goreneko fiskala izan da.
2005ean Conde-Pumpidok Goreneko Zigor aretoko fiskal nagusi postutik kendu egin zuen.
Gobernuko Ministroen Kontseiluak bihar Fernando Roman Garcia magistratua Justizia Ministerioko estatu idazkari izendatuko du. Besteak beste, Auzitegi Nazionaleko epailea izan da.