Botoen %20,61 zegoenean zenbatuta botoen %47,64 ziren Bergeren aldekoak. Haren atzetik Alvaro Colom kokatzen zen botoen %26,38rekin, etab hirugarren Jose Efrain Rios Montt %11,21ekin.
Hauteskundeetako Tribunal Goreneko Presidente Oscar Bolañosek agertu duenez, oraindik zenbatzeko boto asko falta diren arren, joera zein den argi geratu da. Behin betiko emaitzak gaur ilutzeko zortziak arte ez dira jakingo.
Guatemala
Efrain Rios Montt diktadorea Guatemalako presidentzirako lehiatik kanpo geratu da lehen itzulian
Guatemalan astiro doa lehendakaritzarako hauteskundeetako bozen kontaketa, baina, dagoeneko, zenbait joera argi geratu dira: batetik, Efrain Rios Montt diktadore izana eta Guatemalako genozidioko arduradunetako bat bigarren itzuliko lehiatik kanpo geratuko da. Bestetik, GANA Aliantza Nazional Handiko Oscar Berger izango da lehen itzulian garaile, baina botoen %50 ez duenez eskuratuko, UNE Esperantzarako Batasun Nazionaleko hautagai Alvaro Colomekin neurtu beharko du, buruz buru, abenduaren 28an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu