Egipto eta Gaza arteko muga hiru egunez izango dute irekita

2008ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Gazarekiko muga hiru egunez izango du irekia, gaurtik aurrera, Egiptok. Urtebetez itxita egon den muga zeharkatu ahal izango dute, beraz, palestinarrek; bereziki atzerrian lanean edo ikasten ari direnak. Hamasek Gazaren kontrola bereganatu zuenean, iazko ekainean, itxi zuen muga Egiptok. PAN Palestinako Aginte Nazionalak eta EB Europako Batasuneko begiraleek kudeatzen zuten pasabidea ordura arte. Israelek, berriz, lau egunez itxiak izan dituen hiru pasabide ireki zituen atzo Gazan: Sufakoa, Nahal Ozekoa eta Erezekoa. Karnik eta Kerem Shalomek itxita jarraitzen dute. Israelek eta Hamasek hilaren 19an hitzartu zuten su-etenaren arabera irekita behar lukete egon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.