Egiptok agindutakoa baino erregai gutxiago bidali du Gazara

2012ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Gazako zentral elektriko bakarra geldirik dago otsailaren 14tik, eta atzo Egiptok bideratutako 300.000 litro erregairi esker egunean bi ordu gehiagorako argindarra ziurtatu dute behin-behinean. Hemezortzi ordu egoten dira egunean argindarrik gabe, eta epe luzerako irtenbiderik ez badute, krisi humanitario larriari egin beharko diote aurre: ospitaleak hortxe-hortxe daude, eta ur bonbek gaitasunaren %40 galdu dute dagoneko, beste arazo batzuen artean.

Egiptok atzo bidalitakoa, berriz, ez da agindutakoa. Iganderako 600.000 litro erregai bideratuko zituela esan zuen,baina tunelak ez direla-eta seguruak Sinaiko zentralaren bidez zabaltzeko asmoa du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.