Egiptok aldatu egingo du hauteskunde legea
KAIRO. Egiptoko Kontseilu Militarrak amore eman du alderdi politikoen presioaren aurrean, eta bozen legea aldatuko duela esan du. Horrela, parlamentuan soilik independenteentzat zen herenerako hautagiak aurkeztu ahal izango dituzte alderdiek. Larrialdi legea kentzea ere aztertuko duela hitz eman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu