Israelgo Atzerri ministro Avigdor Liebermanen arabera, Tel Avivek ez du onartu behar Egiptok Sinai penintsula tankez betetzea. Haren ustez, Kairo hilaren 6an Egiptoko hamasei soldadu hil zituen erasoaren kontrako operazioa aitzakiatzat ari da erabiltzen Sinain tankeak sartzeko. Horrek, Israelek eta Egiptok 1979an sinatutako bake ituna urratzen du.
«Gogorarazi behar da itunaren klausula bakoitza bete behar dela, bestela bake itunaren gaineko eztabaida zailduko duen malda labainkor batean sartuko gara», adierazi du Liebermanek. Sinai Egiptoren barruan dago, baina 1979an mugako penintsula desmilitarizatzea adostu zuten bi estatuek.
Egiptok ez ditu Sinain tankeak sartu behar, Liebermanen ustez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu