Egiptok indarrean jarri du 'traizioaren legea'
KAIRO. Egiptoko behin-behineko gobernuak berriz ere indarrean paratu du traizioaren legea. Hosni Mubaraken agintaldian «bizitza politikoari kalte egin ziotenak» bozetara aurkeztea edo kargu ofizialen bat izatea debekatu nahi dute lege horren bidez. Alderdi politikoek eta Mubaraken erregimenaren arerioek egindako eskakizuna izan da legea berrezartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu