Egiptok Israelen duen enbaxadorea kentzea erabaki du

2011ko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Egiptoko Gobernuak Israelen duen enbaxadorea kendu du, bi herrialdeen arteko mugan Israelgo hegazkin batek egindako erasoari protesta egiteko. Enbaxadorea Kairora deitu du Egiptoko Gobernuak.

Horrez gain, Egipto Israel eta Hamasekin harremanetan jarri da, azken egunetako erasoak amai ditzaten eskatzeko. Jaser Othman PAN Palestinako Aginte Nazionaleko Egiptoko enbaxadoreak adierazi duenez,«Eliateko operazioaren aurretik zegoen ordena eta lasaitasuna berreskuratu nahi du Egiptok; horretarako, alde guztiekin harremanetan jartzen saiatzen ari da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.