Egiptoko ondasun arkeologikoaren arduradunak, Zahi Hauass ministroak, dimisioa eman du, berak esan duenez matxinada hasiz geroztik etengabeak direlako ondasunen lapurretak. Hauassek arpilatzeak egon diren hogei lekuren zerrenda argitaratu du. Horien artean Egiptoko Museoa eta Dashur indusketa gunea aipatu ditu, munduko altxorrik preziatuenetakoak gordetzen diren lekuak.
Baina dimititzeko arrazoia beste bat dela uste dute herritarrek, azken asteotan ustelkeria akusazioei egin behar izan baitie aurre. Ezusteko erabaki horrek kezkatu egin du nazioartea, Egiptoko aberastasunak zaintzeko lana trabatzen duelakoan.
Egiptoko arkeologiaren arduradunak dimisioa eman du, ustekabean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu