Egiptoko armada Kairoko Tahrir plazan sartu da gaur goizean, eta han bilduta ziren manifestariak sakabanatu ditu, euren aurka jazarriz. Lekukoek albiste agentziei adierazi dietenez plazarako sarbideak itxi dituzte, eta manifestariak inguruko kaleetan bildu dira eta harriak bota dizkiete soldaduei.
Atzo istiluak izan ziren, eta armadak gutxienez bi lagun hil zituen. Manifestariak Egiptoko Ministroen Kontseilura eta Legebiltzarrera sartzen ahalegindu ziren. Egiptoko lehen ministroak manifestariak egin ditu istiluen arduradun.