munDUA

Egiptoko armadak boterea utziko du iraileko hauteskundeen ondoren

"Agintaritza zibil batek" hartuko du ardura, eta dena "modu baketsuan" egingo da, Armadako Kontseilu Gorenak gaur arratsaldean esan duenez. Hosni Mubarakek atzo laga zuen presidentetza. Bost lagun hil dira gaur Sinain, polizia etxe baten aurkako erasoan.

2011ko otsailaren 12a
16:48
Entzun
Atzo Hosni Mubarak-ek atzo Egiptoko presidentetza uztearekin batera, armadaren esku laga zuen boterea, eta honek gaur jakinarazi du iraileko hauteskundeen ondoren "agintaritza zibil batek" hartuko duela boterea. "Modu baketsuan" egingo da guztia, Armadako Kontseilu Gorenak arratsaldean esan duenez.

Dena dela, nahiz eta Mubarakek presidentetza kargua utzi, liskarrek ez dute etenik izan han, eta gaur bost lagun hil dira: hiru polizia eta bi zibil. Sinai-n zendu dira, Arish herrian, hainbat ekintzailek polizia etxe baten aurka egin dutenean, Egiptoko iturri ofizialean jakinarazi dutenez. Beste 40 bat pertsona zauritu egin dira.

Erasoan 50 lagunek hartu dute parte, ustez armak zituztela. Poliziak aurre egin die, tiroka. Ekintzaileek Poliziaren hiru auto eta tanke bat erre dituzte.

Arishen bertan beste polizia etxe baten kontra ere egin dute, fusilekin eta molotov koktel-ekin. Erasoaren unean agenteak ez zeuden egoitzan. Polizia etxea erre dute erasotzaileek.

Egipton duela hemeretzi egun Mubarak-en kontrako mobilizazioak hasi zirenetik, gaurkoak zenbatuta, 302 lagun hil dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.