Mundua

Egiptoko armadak presidentetzara aurkezteko baimena eman dio Al-Sisi jeneralari

Egiptoko behin-behineko presidenteak legebiltzarrerako hauteskundeak baino lehen presidentetzakoak egitea erabaki eta biharamunean, Abdel Fatah al-Sisi jeneralari presidentegai izateko baimena eman dio armadak.

Berria.info
2014ko urtarrilaren 27a
16:40
Entzun

Mohamed Mursi presidentearen kontrako estatu kolpea Al-Sisi jeneralak zuzendu zuen, eta hark utzitako lekua hartzeko bidean da Egiptoko de facto-ko agintaria; izan ere, armadak jakinarazi du Defentsa ministroari presidentetzara aurkezteko baimena ematen diola. Bezperan, Adli Mansur behin-behineko presidenteak argitu zuen ordura arteko bide orria aldatu eta presidentetzarako hauteskundeak "udaberrian" egitea erabaki duela; legebiltzarrerako bozak baino lehen, beraz. Gaur, berriz, Al-Sisi mariskal izendatzeko erabakiaren berri eman du, eta Egiptoko armadako gradurik altuena jaso eta gutxira zabaldu dute agintari militarrek Al-Sisik hautagai izateko eragozpenik ez duela.

Hosni Mubarak agintetik bota eta hiru urtera, beraz, zirkulua ixteko zorian dira Egipton. Anaia Musulmanek hauteskundeak irabazi eta Mursi Egiptoko lehen presidente demokratikoa izan ostean, berriro armada agintea eskuratzeko moduan da. Inor gutxik jartzen baitu zalantzan Al-Sisi presidentetzako hauteskundeetara aurkeztuz gero aise irabaziko duela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.