Egiptoko bozen bigarren fasea hasiko dute gaur
KAIRO. Gaur hasiko da Egiptoko hauteskundeen bigarren fasea, eta parlamentuko 180 eserleku aukeratuko dituzte hautesleek. Anaia Musulmanen Askatasun eta Justizia alderdiak lehen fasean lortutako garaipena lortu nahi du berriz, bozen %36 eskuratu baitzituen. Aurreikuspenen arabera, 148 aulki lortuko dituzte. Bigarren fasea bihar amaituko da, eta bigarren itzulia hilaren 21ean eta 22an egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu