mundua

Egiptoko Defentsa ministroak ohartarazi du "estatua kolapsatu" egin daitekeela

Herrialdea jasaten ari den krisia aipatu du. Oposizio laikoa Anaia Musulmanen gehiegikeria salatzen ari da.

2013ko urtarrilaren 29a
11:17
Entzun

Abdel Fatah el Sisi Egiptoko Defentsa ministroak ohartarazi du herrialdea jasaten ari den krisia dela-eta "estatua kolapsatu" egin daitekeela. "Indar politiko desberdinen arteko gatazkak aurrera segitzeak estatua kolapsora eraman dezake, eta datozen belaunaldien etorkizuna arriskuan jarriko du".

Egiptoko armadaren komandanteburua ere bada ministroa. Akademia militar bateko ikasleen aurrean egin ditu adierazpenok.

Oposizio laikoak indar erakustaldia egin du azken egunetan Anaia Musulmanen kontra. Mohamed Mursi presidentearen gobernu islamistak sei hilabete hauetan egin dituen gehiegikeriez mintzatu dira; agintekeria erabili eta boterea erabat berenganatzeko nahia salatu dute. Batzorde konstituziogile neutral bat eskatzen jarraitzen du; bestela udaberriko bozak boikotatuko dituela iragarri du.

Protestak baretu ezean, larrialdi egoera ezartzeko prest da Egiptoko Gobernua.

Gainera, beste istilu eremu bat sortu zaio gobernuari: Port Said hiriko espetxea. Duela urtebete bi futbol talderen arteko istiluengatik auzipetutako 21 pertsona heriotza zigorrera kondenatu zituzten larunbatean, eta kartzela atariko borroketan 26 lagun hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.