Protestak herrialde arabiarretan

Egiptoko erreboltetan 297 pertsona hil direla kalkulatu du HWRk

Giza eskubideen aldeko erakundearen arabera, iragan urtarrilaren 28tik 232 lagun hil dira Kairo hiriburuan

Erredakzioa
2011ko otsailaren 9a
00:00
Entzun
HWR Humans Rights Watch giza eskubideen aldeko erakundeak Egiptoko erreboltetan 297 pertsona hil direla kalkulatu du. Heba Morayef erakundeko ikerlariak iragan urtarrilaren 28tik Poliziak manifestarien aurka erabilitako indarkeria azpimarratu du. Morayefek emandako zifren arabera, Kairon hil da lagunik gehien (232). Bigarren hiri nagusian, Alexandrian, 52 lagun hil dira.

PEC prentsaren eskubideen defentsarako gobernuz kanpoko erakundeak, berriz, kazetarien aurkako erasoak ikertzeko eskatu dio NBE Nazio Batuen Erakundeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.