Egiptoko erregimenaren alderdia desegiteko agindu dute
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohiaren PND Alderdi Nazional Demokrata desegitea eta haren ondasunak bahitzea ebatzi du Kairoko administrazio auzitegi gorenak. Epaileek hartutako ebazpenak dioenez, «ez du zentzurik ez du agintea deseginda egoteak, eta ez, ordea, haren bitartekoa zen alderdiak». PNDko presidente Talaat Sadatek iragarri du, baina, indar politiko berri bat eratuko dela, «PND Berria» izenarekin. PND 1977an sortu zuen haren osaba Anuarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu