•1953. Gamal Abdel Nasserrek errepublika aldarrikatu zuen Faruk I.a erregea estatu kolpe bidez kargutik kendu ondoren.
•1954. Erresuma Batuak soldaduak atera zituen Egiptotik.
•1956. Frantzia, Erresuma Batua eta Israel Egipto erorarazten saiatu ziren, baina Egiptok erasoari eutsi zion.
•1967. Sei Eguneko gerran Israelek Egipto garaitu, eta Gazako Zerrendaren kontrola kendu zion.
•1970. Nasser presidentea hil zen, eta Anuar el Sadat presidenteordeak hartu zuen Egiptoren gidaritza.
•1973. Yom Kippur-eko gerra: Egiptok eta Siriak Israeli eraso zioten 1967an galdutako lurraldeak berreskuratzeko.
•1978-1979. Camp Davideko akordioetan, Israelek eta Egiptok bakea sinatu zuten.
•1981. Talde islamista batek Sadat hil zuen, eta Hosni Mubarakek haren postua hartu zuen.
•1995. Bere aurkako atentatutik bizirik atera zen Mubarak.
•2005. Hainbat hautagaik hauteskundeetan parte hartzekoa zuten lehen aldiz. Mubarakek, baina, bosgarrenez irabazi zituen bozak.
•2010. Mubarakek bozen %65 eskuratu ostean, oposizioak iruzurra salatu zuen.
•2011. Herritarrak Mubaraken aurka kalera atera ziren.
Egiptoko errepublikaren kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu