protesTAK HERRIALDE ARABIARRETAN

Egiptoko hauteskundeetako azken fasea hasi da

Arazorik gabe ari dira bozkatzen azken bederatzi probintzietan, nahiz eta bozkaleku batzuk berandu zabaldu dituzten.

2012ko urtarrilaren 3a
11:11
Entzun

Egiptoko bederatzi probintzitan legebiltzarrerako hauteskundeen azken fasea hasi dute gaur. 14,5 milioi hautesle daude bozetara deituak, eta 150 diputatu hautatuko dituzte, ehun zerrenda itxietan eta 50, irekietan. 22.385 bozkaleku daude.

Arazorik gabe ari dira bozkatzen egiptoarrak, nahiz eta zenbait bozkaleku berandu zabaldu dituzten. Otsailaren 10ean eta 11n bigarren itzulia egingo dute gaur bozkatzera joan diren probintzietan.

Aurretik beste hemezortzi probintzitan egin dituzte bozak. Askatasuna eta Justizia alderdia, Anaia Musulmanena, nagusi izan da orain arte, eta horren ondotik Al Nur alderdi salafista. Bloke Egiptoarra koalizio liberala hirugarren alderdi bozkatuena da.

Legebiltzarrerako bozen ostean senaturako ordezkariak hautatu beharko dituzte. Horiek ere hiru fasetan ziren egitekoak, baina Junta Militarrak orain gutxi bi fasetarra murriztu du prozesua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.