Mundua

Egiptoko herritarrek baiezkoa eman diote Konstituzioari

Konstituzioaren zirriborroa onartzeko erreferenduma polemikaz josia egon da, eta azkenera arte irregulartasun salaketak egon diren arren, datu ofizialak eman dituzte: herritarren %63,8k onartu dute Egiptoko Konstituzio berria.

Berria.info
2012ko abenduaren 25a
20:39
Entzun

Bi alditan egin dute Egiptoko Konstituzioari buruzko erreferenduma, eta baiezkoa aise gailendu da, bigarren aldian gotorleku islamistetan egon den parte hartze handiari esker (%71): Egiptoko konstituzioari herritarren %63,8k eman diote babesa. Salbazio Nazionalerako Fronteak protestak iragarri ditu, Mohamed Mursi presidentearen kontra batu den oposizioko talde nagusiak.

Konstituzioaren zirriborroak polemika handia piztu du hasieratik. Batzorde Konstituziogilean islamistak gailendu dira —laikoek protesta gisara alde egin zuten—, eta taldea bertan behera uzteko eta berria osatzeko eskaerak nagusitu dira manifestarien artean. Presidenteak hura ez desegiteko ateratako dekretuak areagotu du giro politikoa, eta orain, konstituzio berria eskuan, legebiltzarretarako hauteskundeak egiteko prozesua jarriko dute martxan, baina herrialdea egonkortzeko beste neurri batzuk beharko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.