Egiptoko herritarren %60k alderdi islamisten alde egin dute

Bozak egiteko geratzen diren bi eremuetan ere Anaia Musulmanak eta salafistak nagusitzea espero dute

Erredakzioa
2011ko abenduaren 4a
00:00
Entzun
Anaia Musulmanekin lotura duten Askatasuna eta Justizia Alderdiak eta Al Nur salafistak—fundamentalista islamikoak— batera herritarren botoen %60 berenganatzea lortu dute, hauteskundeen lehen zatiaren kontaketa egin ostean —beste bi txanda geratzen dira egiteko, Kairotik eta Alexandriatik kanpoko Egiptoko eremuetan. Hirietatik kanpo alderdiok indar handia dutela-eta Legebiltzarrean gehiengo osoa izango lukete hainbat erabaki bateratu hartzerakoan.

Alderdi horien ondoren, Egiptoko Blokea liberala, Al Uasat islamista moderatua, Uafd liberala,eta Iraultzak Jarraitzen Du gazte mugimenduaren alderdiak geratu dira.

Zerrendan behera geratu dira Hosni Mubaraken Alderdi Nazional Demokratikotik eratorritako alderdiak, eta joan den urtarrilaren 25eko iraultzaz gero sortutako hainbat alderdik Legebiltzarrean ordezkaritza izateko %5 eskuratu dute, baina Hauteskunde Batzordeak ez du haien izenik zehaztu.

Joan den astelehenean eta asteartean egin zituzten Legebiltzarrerako bozak, eta parte hartzea %62koa izan da, nahiz eta bezperan liskarrak izan militarrek menperatzen duen prozesuaren harira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.