Protestak herrialde arabiarretan

Egiptoko iraultzak 685 hildako utzi ditu

Giza Eskubideen Egiptoko Kontseiluak Junta Militarraren eta Fiskaltzaren esku utzi du ikerketa txostena

Erredakzioa
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 25ean hasi eta otsailaren 11n bukatu zen Egiptoko iraultzan 685 lagun hil eta beste 5.000 zauritu ziren, gertakariak ikertzen aritu den batzordearen txostenaren arabera.

Giza Eskubideen Egiptoko Kontseiluko batzorde batek landu du txostena, eta Junta Militarraren eta Fiskaltza Nagusiaren esku utzi du. Besteak beste, segurtasun indarrek manifestarien kontra eginiko irregulartasunak eta manifestarien kontra egin zuten enpresari, Poliziako ofizial eta goi karguen izenak bildu dituzte.

Txostenaren arabera, segurtasun indarrek begietan zauritu zituzten 1.200 manifestari, eta, ondorioz, horietako batzuk ikusmena galdu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.