Egiptoko armadak Kamal Ganzuri lehen ministroaren esku utzi du gaur herrialdearen ia botere osoa, Defentsari eta Justiziari dagozkionak izan ezik. Hosni Mubarakek agintea utzi zuenetik dute bere esku boterea militarrek, otsaila erdialdetik. Azken asteetan, ordea, euren aurkako presioak gora egin du, trantsizioa azkartu dezaten eskatuz.
Ganzurik atzo aurreratu egin zuen botere trasferentzia, baina gaur sinatu du dekretua Junta Militarrak. Ganzuri salbuespen egoerako gobernuaren lehen ministro da.
Gobernuko kideek gaur egin diote zin karguari, Husein Tantaui Junta Militarreko buruaren aurrean.