Egiptoko Junta Militarrak ukatu egin du gaur asteburuan Kairon Poliziak erabili duen indarkeriaren erantzule denik, eta hirugarren pertsonak gertaerak manipulatzen ari direla salatu du. Hamabi lagun hil dira gertaera horietan, eta 815 zauritu daude.
Adel Emara Junta Militarreko bozeramaileak, ordea, ez du esan nortzuk diren hirugarren pertsona horiek. Estatua desorekatu nahi dutela salatu du, hala ere, eta urriko eta azaroko protestak ustezko plan horren parte zirela gaineratu du.