Saad Katatni Egiptoko Legebiltzarreko presidenteak atzoko tragedia dela-eta herrialdeko Poliziari "arduragabekeriaz" jokatzea egotzi dio, "ez zuelako bere eginkizuna bete". Gutxienez 73 lagun hil ziren Port Saiden, Al Masry eta Al Ahly taldeen arteko partidan izandako liskarretan.
Parlamentuak premiazko batzarra egin du gaur. "Gerta zitekeena ohartarazi zuten, baina abisu horiek ez zituzten alertan jarri polizia indarrak", esan du Katatnik.
Haren arabera, "atzoko sarraskia ez da kasualitate bat izan", eta Egipton azkenaldian izandako gertaerekin lotu du. Hain zuzen, atzo bete zen urte bat Hosni Mubaraken aurkako iraultza hasi zela. Mubarakek presidente kargua utzi egin behar izan zuen.