Egiptoko lehen ministrordeak dimisioa eman du koptoen protestengatik

Kontseilu Militarrak ez dio onartu erabakia, baina ez duela iritziz aldatuko dio Hazem el Beblauiren alderdiak

Erredakzioa
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Joan den igandean Kairon koptoen, armadaren, eta aitzineko erregimenaren aldekoen artean izandako liskarrek lehen ondorio politikoa utzi dute, Hazem el Beblaui lehen ministrorde eta Finantza ministroak dimisioa eman baitu, gutxienez 24 kopto hil zituzten sarraskia salatzeko. «Segur aski gobernua gertakarien erantzule zuzena ez den arren, azken ardura harena da», adierazi du Beblauik. Egipton behin-behineko agintea duen Kontseilu Militarrak, baina, ez dio dimisioa onartu. Alderdi Sozialdemokratak adierazi duenez —horko kidea da Beblaui—, baina, lehen ministrordeak ez du erabakia aldatzeko asmorik.

Kairoko Fiskaltza Militarrak, berriz, 28 lagunen atxiloketa prebentiboa agindu du, istiluekin zerikusia dutelakoan. Haien artean kristauak eta musulmanak daudela jakinarazi du, eta hamabortz egunez atxilo aldian mantenduko dituela, «ikerketa errazteko». Kasua Justizia militarrak hartu du, haren arabera «soldaduek jasan zituzten erasoengatik» horren eskumena dagokiolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.