Egiptoko Parlamentuak Israelgo enbaxadorea deserriratzeko eskatu du

2012ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Israelek Egipton duen enbaxadore Jaakov Amitai herrialdetik kanporatzeko eskatu du Egiptoko Parlamentuak, Gazaren aurkako erasoagatik, eta Egiptok Israelen duen enbaxadorea herrialdera itzultzeko eskaera egin dio gobernuari. Horrez gain, Tel Avivi gas esportazioak eteteko eskatu du Egiptoko Parlamentuak. Saad al-Katatni legebiltzarreko presidentearen esanetan, Israelek giza eskubideak «nabarmen urratu ditu», eta boikota egiteko deia egin die herrialde arabiarrei eta nazioarteko enpresei: «Egiptok Israelekin dituen harremanak eta hitzarmenak berrikusi behar ditu, herrialdearen lehen etsaia delako».

Bestalde, Egiptoko Poliziak arma bat konfiskatu dio Amitairi aireportuan, Israelera bueltatzeko zain zegoela. Egiptoren arabera, Amitaik ez zuen armak hegazkinean eramateko bahimenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.